Baiona (Lapurdi)

Gure Plaza: arnasgune berri bat Baionako besten erdian proposatuko du Gure Irratiak

Gure Irratia karrikara ateratzen da. Aurten, Baionako Besten kari, Gure Irratiak Gure Plaza sortuko du Montaut plazan, uztailaren 17tik 19ra, ostiraletik, igandera.

Gure Plaza: arnasgune berri bat Baionako besten erdian proposatuko du Gure Irratiak
Montaut plazak, Baionako bestetan istoria berezia izan du, ttipi gelditu zen arte bertan abiatu baitzen karrikaldi. GURE IRRATIA
Arantxa Idieder
2026/06/22 20:04

Hiru egunez, Baionaren erdigunean, euskarari eta euskal kulturari eskainitako gune berezi bat sortuko dugu. Bestaren bihotzean, euskararentzat arnasgune berri bat sortuko dugu, euskara naturalki entzun, mintzatu eta bizi dadin. Euskal guneak ez baitira eskas, beste guneak indartzera dator Gure Plaza.

Gure plaza, zure plaza

Gure Plaza adin guzietako jendeari irekia izanen zaio. Musika, dantza, jokoak, irrati-emankizunak, topaketak eta momentu goxoak uztartuko ditugu giro alai eta parte-hartzailean. Helburua argia da: euskaldun, euskazale eta euskararekiko atxikimendua duten guziak elkartzea, eta aldi berean, euskal kulturaren aberastasuna publiko zabal bati eskaintzea.

Gure Irratiaren oinarrizko lema berriz hartuta "Gure Irratia, Zure Irratia" entzulegoari bere plaza eskaini nahi diogu Gure Plaza izendatuz. Gure Irratiaren ekimen honek euskararen presentzia indartu nahi du Baionako Besten eremuan, eta herritarren, elkarteen, entzuleen nahiz bisitarien arteko topagune bilakatu.

Ondoko asteetan egitarauren berri emanen dizuegu.

Interesgarri izanen zaizu