Miarritze (Lapurdi)

Gurutze Gorriaren braderia, beharrean diren jendeak laguntzeko beste manera bat

Irailaren 19 honetan iraganen da Miarritzeko Villa Bañuelos-en Gurutze Gorriaren braderia handia. Goizeko 10etatik goiti, liburu, objektu, jantzi eta abar luze bat erosten ahalko da prezio onean. Irabaziak Gurutze Gorriarendako izanen dira.

Gurutze Gorriaren braderia, beharrean diren jendeak laguntzeko beste manera bat
Marie Claude Diriart, laguntzailea, gaueko itzuliak segurtatzen ditu Gurutze Gorrian. GURE IRRATIA
Olatz Idoate
2026/09/18 15:42

Irailaren 19 honetan iraganen da Miarritzeko Gurutze gorrian urteko braderia handia. Miarritzeko Villa Bañuelos-en, Etienne karrikako 16. zenbakian, goizeko 10etatik goiti, jantzi, objektu edo dekorazio, hainbat gauza izanen da salgai. Eta bistan dena hortik aterako duten sosa, Gurutze Gorriaren eguneroko funtzionamendurako izanen da.

Alabaina, Gurutze gorriak, beharrean diren jendeei laguntza ekartzen baitu molde desberdinetan : izan janari edo edari eskainiz, jantziak emanez, edo gauak nun pasa proposatuz. Marie Claude Diriart laguntzailea da, eta bereziki gaueko itzuliak segurtatzen ditu.

Interesgarri izanen zaizu