Baionako kontzertu gelan ariko da itsasuarra ostegun honetan. Xabi Albisturrek lagunduko du gitarran eta beste artista berezi batzu ere gomitatu ditu.
Bigarren aldiko aste honetan, euskal musika entzuten ahalko da Baionako Luna negra kontzertu gelan. Jurgi Ekiza aste hastapenean agertu bazen, Jon Itzainak urriaren 30 honetan emanen du bere kontzertua. Bere sorkuntzak joko ditu, Xabi Albistur gitarjolarekin batera. Olatz idoatekin solastatu da bere proiektu berrien aipatzeko.