Haur eta gazte liburuak eskura jarri ditu Ikusi Mikusik

Haurrak eta liburuak nagusi egon dira Saran bi egunez, Ikusi Mikusi haur eta gazte literatura azokan. Karrikan xoko guzietan atzematen ahal ziren liburuak, nahieran irakurtzeko. Ikusgarri, tailerrak edota animazioek giro polita ekarri dute herrrian.

Haur eta gazte liburuak eskura jarri ditu Ikusi Mikusik
Sarako karrika xoko desberdinetan liburuak pausatu zituzten Ikusi Mikusiko antolatzaileek. GURE IRRATIA
Arantxa Idieder
2026/10/10 19:04

Haurren irakurzaletasunaren apaltzea agertu bazuen azken PISA azterketak, euskarazko haur literaturak tira baduela agertu da larunbatean. Kalitatezko albumak, haurrentzako sorkuntza anitza eta publikoaren interesa agertu da Saran. Karrika xoko guzietan, pausatuak ziren liburuak irakurtzen ibili ahal izan da publikoa, ikusgarri edota tailerren artean.

Irakurzaletasunaz galdetzeko baliatu gira, ondoko berrisailetan entzuten ahalko ditugu lekukotasunak.

Liburuak harpidetza bidez bidaltzen dituen Hariako Mirentxu Ibargaraiekin hitz egin dugu, irakurzaletasunaz. Kezkak agertzen badira ere, uste du ez dela eskolaren kontra aritu behar edo burasoak kulpabilizatzen :


Josiane Aguerre-Valenciarekin hitz egin dugu ere. Irakaslea da eta idatzi duen liburu baten inguruko tailerra proposatzen zuen. Elkarrizketa entzun.

Baionako Elkar lan egin duen Matilda Legardinier-k haur literatura baloratzen dutela salmenta gunean erran digu, eta publiko duela ere.


Liburuez gain, kontalariak atzematen ahal ziren ibiliki, tartean bizikleta baten gainean, Kamishibai baten bitartez publikoa harrapatzen zuen tolosar bat.

Interesgarri izanen zaizu