Ezpeleta (Lapurdi)

Hemengo gazte langileriari luzatzen dugu deia, bainan deneri idekia den lekua izanen da militatzeko

"Asimilazioa borrrokatu" aurtengo uztailaren 14ko manifestaldiaren lema da. U14 kolektiboak aurten ere Ezpeletara manifestatzera deitzen du 19etan astearte honetan. Kattalin Harispuru eta Xumai Gorostiagak azalpenak eman dizkigute.

Hemengo gazte langileriari luzatzen dugu deia, bainan deneri idekia den lekua izanen da militatzeko
Uztailaren 14ko elkarretaratzean, joan den urtean euri pean iragan zen manifestaldia. U14 Kolektiboa
Panpi Merkapide
2026/07/13 07:48

U14 koloktebioak, aurten ere deitzen du manifestatzerat Frantziaren egun nazionalean, Ezpeletarat arratsaldeko 7etan.

Salatu nahi dena, frantses estatuak duen ofentsiba zapaltzailea Ipar Euskal Herrian, turismora mugatuz edo hizkuntza zapalduz.

Joan den urtean parte hartu zuten 4 gazte auzipetuak dira, ekaina hastapenean iragan behar zen auzia azarora pusatua izan da.

Interesgarri izanen zaizu