Kontakizunak, antzerkia, dantza ikusgarriak, musika edota mutxikoaren eguna, urriaren 9, 10 eta 11n Uztaritze eta Arrangoitze artean iraganen da aurtengo Herri Uzta.
Herri Soinu elkarteak aurten ere Herri Uzta festibala prestatu du. Ostiralean hasiko da Bospasei antzerki taldearekin, Hautagaia laburra emanen dute Peio Larre, Mixel Sarratia, Beñat Bidegain, Pantzo Hirigarai eta Armand Jaunarenak, Anje Duhalderen kantuekin lagundurik. Pantzo Hirigaraik idatzia eta David Ondartsek zuzendua. Ondotik ZtandaP ikusgarria Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik generoa hartuko dute umoregai eta eguneroko gaiak lehertzen saiatuko dira betaurreko moreak jantzita. Gaualdia 19:00tan hasiko da Lapurdi gelan Uztaritzen. 
Larunbatean Ahurtara bat ipuin kontakizuna emango dute Kattalin Sallaberri eta Arantxa Hirigoien, Bi Hots taldekideek, 4 urtetik gorako haurrei zuzendua, Lapurdi gelan 11:00etan. Gauean 20:00tan Primadera dantza taldearen Bihozketa ikusgarria, Batcharte dantza konpaniak emanik Arrangoitzeko Izadia antzokian.
Mutxikoaren eguna, dantzaren hitzordu nagusia
Urriaren 11n igandearekin bukatuko da Herri Uzta, usaiako Mutxikoaren egunarekin Arrangoitzeko Izadia antzokian. Eguna 11:30tan hasiko da Ezpeletako txarangarek eman mutxikoekin, 12:30tan Larrain dantza Uztaritzeko gaiteroekin. Bazkariaren ondotik 16:00tan izango dira dantza ikusgarriak Angeluko bolantak, Erribera dantzan eta Leinuako Kaskarotekin. Dantzaldia animatuko du Holako taldeak 19:00tatik aitzina.
Egitarau osoa hemen atzeman dezakezue eta sartzeak erosteko Herri Soinuren Helloasson. Dani Agergarai eta Kima Hirigoien Herri Soinukoek xehetasunak eman dizkigute.