Asteartetan izanen dira klase horiek eta helburu gisa ezarri dute ikusgarri bat aurkeztea abenduaren 3an. Bestalde, Itzuli konpainiak Oihana ikusgarria ere azken aldiko emanen du, Hiriburun, Urriaren 4an.
Itzuli Konpainiak azken aldi batez emanen du Oihana ikusgarria. Hiriburuko La Perle gelan taularatuko du urriaren 4an, aratseko 8etan. Helduentzat, sartzea 10€ balioko ditu, 14 urtez goitikoentzat 8€. Sarrerak aintzinetik eros daitezke euskarazbizihiriburun@gmail.com e-postan. Haatik aldaketa bat izanen da: protagonista nagusia, ez da Arantxa Hirigoien izanen, baizik eta Maryse Urruti bera. Eta bestalde, haurrendako antzerki tailer batzu abiatu ditu ere Urrutik, beti Hiriburun. Horietan izena emaiteko itzuli.prod@gmail.com. Artistarekin solastazeko baliatu gira