Pantzo Hirigarairen testu batetik abiaturik, lau antzerki pieza laburrez osatu ikusgarria sortu du Bospasei antzerki taldeak. ‘Hiruzpalau’ azaroaren 14an estreinatuko dute Larresoron, Ote Lore elkarteak antolatu Azaroaren Lore ekitaldien karietara.
Euskaltzaindiak Pantzo Hirigarairen esketx bati eman sariak eman du ikusgarri berriaren abiapuntua. Bospasei antzerki taldeak Hirigarairen testu horri bertze hiru pieza labur gehitu dizkio, eta osotasun bat sortu, David Ondars taula zuzendariaren gidaritzapean. Urtarrilean hasi ziren lehen testua lantzen, eta berantago juntatu zituzten bertze hirurak. Testuen arteko lotura Anje Duhalderekin landu zuten, ikusgarri osoari batasuna emateko. Peio Larre, Mixel Sarratia, Beñat Bidegain, Pantzo Hirigarai eta Armand Jaunarena dira taldeko kideak. Antzezlana azaroaren 14an 19:00etan estreinatuko dute Larresoroko Alkin.
Antzerki hau bera emana izanen da:
Azaroaren 22an Uztaritzen, Lapurdi gelan 16:30tan Zortziko elkarteak antolaturik UztaHitza egitasmoaren kari.
Azaroaren 29an Donibane Lohizuneko Duconténia etxean, 17:00etan.
Abenduaren 6an Donibane Garazin, Le Vauban zinema-gelan 16:00etan Irulegiko irratiaren alde.