Hitz ederrez haratago ekintzak behar dira: Seaska kexu da!

« Baxoa euskaraz orain » idatzia zen banderola gibelean manifestatu dute beren kexua Baionan, 1500 bat jendek, joan den larunbatean. Jean Marc Huart errektoreak eta Edouard Geffray hezkuntza ministroak hitza jan dutela, dio Seaska federazioak.

Hitz ederrez haratago ekintzak behar dira: Seaska kexu da!
Baionako manifestaldia abiatu zen Chao kaiatik. GURE IRRATIA
Panpi Merkapide
2026/01/24 19:14

Azterketak euskaraz pasatzeko aldarrikapena oihukatu zuten ehunka jendek Baionan joan den larunbatean.

Jean Marc Huart errektoreak eta EEPk, hiru sareetan lanean ari diren matematikako irakasle euskaldunen zerrenda badute. Brebetarendako egiten duten bezala, zuzentzaile elebidunak konbokatzea aski dela dio Seaskak.

Matematikak eta Historia-geografia euskaraz egiten ahal baziren 2020 arte. Geroztik, filosofia, berezitasunak, ahozko haundia eta lehenekoek duten Matematika azterketa berria ere frantsesez egin beharko dira.

Baxoaren erreforma berriak hizkuntz gutiagotuak baztertu zituela ohartu badira, zuzenketa batzu eginen zituela gogoeta bat idekiz, adierazi zuen hezkuntza ministroak. 2027 edo 2028an aldaketak proposatzeko, berantegi dela Seaskarentzat.

Interesgarri izanen zaizu