Hor Hor, hitzekin eta soinuekin jostatzea maite duen taldea

Hor Hor xiberotar taldeak irekiko du Urruñako Emeki festibala ostiral honetan. Duela hamar bat urte sortu zen taldeak gainera, urrian aterako du bere lehen diskoa.

Hor Hor, hitzekin eta soinuekin jostatzea maite duen taldea
Maika Etxekopar, Claudine Hegiaphal eta Elsa Oliarj-Ines Hor Hor taldeko hiru kideak. HOR HOR
Arantxa Idieder
2026/09/25 12:39

Hiru egunez emazte artistak ikus eta entzuten ahalko dira Urruñan, herriko etxeak antolatzen duen Emeki festibalean. Irailaren 25ean Hor Hor taldeak emango du gaueko kontzertu bakarra, 19:00tan, Posta gelan.

Elsa Oliarj-Ines, Claudine Hegiaphal eta Maika Etxekopar kantariak elkarrekin hasi ziren musikan, kantu txapelketan parte hartzeko elkartu zirenetik. Hamar bat urtez tarteka ematen dituzte kontzertuak, eta berrikuntza batekin heldu da hirukotea, bere lehen diskoa urrian aterako baitu. Claudine Hegiaphal hirukoteko kideetariko batekin mintzatu gira.

Interesgarri izanen zaizu