Arrangoitze (Lapurdi)

"Ikastola zer den jakinarazteko komunikazio lan bat badugu oraino egiteko"

Basusarri-Arrangoitzeko ikastolak 10 urte ospatuko ditu urriaren 11 honetan Arrangoitzeko antzokian. Gaur egun 52 ikasle dituen ikastolak goizetik hasi eta eguneko besta herrikoi bat proposatuko du.

"Ikastola zer den jakinarazteko komunikazio lan bat badugu oraino egiteko"
Aize Duhalde, Arrangoitze-Basusarriko ikastolako burasoa. GURE IRRATIA
Olatz Idoate
2025/10/07 15:28

Basusarri-Arrangoitzeko Biez Bat ikastolak bere 10 urteak ospatuko ditu urriaren 11 honetan. Hastapenean 9 haurrekin hasi bazen, gaur egun, 52 ikasle daude Basusarriko herriko etxe ohian kokatua den ikastolan. Egun guziko besta herrikoia proposatuko dute, Arrangoitzeko Natura antzokian. Aize Duhalde Biez Bat Ikastolako burasoarekin solastatzeko parada izan dugu.

 

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu