Itsasu (Lapurdi)

Ikastolak proposatu asteburu kulturala Itsasun

Itsasun ez dira animazioak falta izanen asteburu honetan. Gaztetxean kontzertua ostiralez, larunbatean Olentzeroren inguruko festa eta igandean Eñaut Elorrietaren kontzertua antolatu du Arrokagarai ikastolak.

Ikastolak proposatu asteburu kulturala Itsasun
Eñaut Elorrietaren kontzertuak hetsiko du Arrokagarai ikastolaren asteburu berezia Itsasun. ENAUT ELORRIETA
Panpi Merkapide
2025/12/19 18:40

Itsasuko Arrokagarai Ikastolak urte bukaera markatzeko, asteburu berezia antolatu du. Abenduaren 19an ostiralez Goxoki gaztetxean, Noiz, Auhen, Xiston of a Down eta DJ Doydoy izango dira 22:00etatik aitzina. Biharamunean Olentzeroren eguna izango da, 17:30tatik aitzina herriko etxetik abiatuta desfilea plazaruntz joango da ondotik. Eta igandean, Eñaut Elorrietaren kontzertua izango da elizan 17:00etan, lekuak aitzinetik hartzen ahal dira. Maitena Monaco ikastolako besta taldekoa eta Mirentxu Lazkano Euskaraz bizi taldeko burasoekin hitz egin du Panpi Merkapidek.

Jakin asteburua ongi bukatzeko, Balaki trinketeak 19:00tan Xak taldearen kontzertua ere proposatzen duela.

Interesgarri izanen zaizu