Ipar Euskal Herrian migranteekin eremaiten den lana agertaraziko dute Mugarik Gabeko festibalean

Etorkinekin Diakité federazioak, bigarren aldikotz antolatzen duen festibala, irailaren 25 honetan hasiko da, eta urriaren 4 arte luzatuko da. Ipar euskal herriko herri desberdinetan ekitaldi franko programatuak dira.

Ipar Euskal Herrian migranteekin eremaiten den lana agertaraziko dute Mugarik Gabeko festibalean
Etorkinekin-Diakité federazioko Laurie Etxepare eta Amaia Fontang. GURE IRRATIA
Olatz Idoate
2025/09/23 15:57

Ipar euskal herrian migranteekin eremaiten den lana, eta beste muga eremuetan zer gertatzen den ezagutaraztea, izanen dira besteak beste aurtengo Mugarik Gabeko festibalaren helburuak. Etorkinekin Diakité federazioak bigarren aldikotz antolatzen duen festibala, irailaren 25 honetan hasiko da, eta urriaren 4a arte, dokumental, eztabaida, mahain inguru, kontzertu eta gaualdiz josia izanen da. Horren aipatzeko, Amaia Fontang, federazioko bozeramailea.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu