Israeleko presondegietan, ez da eskola sistemaren kopia bat, bainan pedagogia libratzaile bat

Ipar Euskal Herriko Palestinaren aldeko kolektiboen sareak antolatu zuen Palestinaren aldeko eguna Makean joan den larunbatean. Egoeraren bilakaerari buruz ausnartzeaz gain, esperientzia eta informazio trukaketa eguna da.

Israeleko presondegietan, ez da eskola sistemaren kopia bat, bainan pedagogia libratzaile bat
Palestindar bandera erraldoia zabaldua zen Makean. GURE IRRATIA
Panpi Merkapide
2026/11/16 09:47

Makean, joan den larunbatean izan da « Ibaitik itsaora Palestina libre » eguna.

Israelek, egunez egun Palestinaren okupazioa hedatzen ari dela, genozidio baten elementu guziekin, argitan nahi izan da eman. Israelgo armadak bortizkeriaren bidez, Gazaren zati handi bat anexatuz.

Hitzaldien bidez, Israelen proiektu sionista azaldu da, presondegietatik pasatu emazte baten lekukotasun hunkigarria, Ramallahtik zuzenean bisio bidez izan da.

Mintzaldi hontan jakin da ere, presoek, gordezka kurtsoak emaiten zituztela ahal xumeekin. Presoen erresistentzia moldeak aipatu dira.

Antzerki bat ere eman da Luhuson, Palestinako Jenin errefuxiatu gunean sortu zen Ahmed Tobasiren bizitzaz inspiratua, eta berak bere pertsonaia antzezten du.

Kontzertuekin bururatu zen eguna.

Interesgarri izanen zaizu