Larresoro (Lapurdi)

Izena emateko azken egunak, Lapurdiko Haur Kantu Txapelketan parte hartzeko

Aurten ere Gure Irratiak, Ote Lore elkartearen laguntzarekin Lapurdiko Haur Kantu Txapelketa antolatzen du. Maiatzaren 3an iraganen da Larresoron, eta izen emateak martxoaren 27an bukatzen dira.

Izena emateko azken egunak, Lapurdiko Haur Kantu Txapelketan parte hartzeko
2024ko Lapurdiko Haur Kantu Txapelketako bi kantari, garaile atera zirenak ere. BRUNO BEREAU
Arantxa Idieder
2026/03/17 15:53

2024ko maiatzean izan zen azken aldian, Lapurdiko Haur Kantu Txapelketaren kanporaketa Larresoron. Eguna bitan banatu behar izan genuen, goizean 6 eta 11 urte arteko haurrak eta arratsaldean 12 eta 15 urteko gaztetxoak. Egun osoan 40 kantu eman zituzten artista gazteek, eta orotara kasik 200 kantari oholtza gainetik pasa ziren.
 
Izen emateak martxoaren 27an bukatzen dira
 
Aurten Maiatzaren 3an iraganen da Larresoron, Lapurdiko gazteen txapelketa. Egun berean, Xiberoko eta Nafarroa Behereko kanporaketak antolatzen dituzte Xiberoko Botza eta Irulegiko Irratiko lankideek. Ote Lore bertako elkartearen laguntzarekin antolatzen du Gure Irratiak, EKEren sustenguarekin.
Bakarka, binaka, taldeka, sorkuntza ala ez, modalite desberdinetan kantatzeko, izena emateko azken egunak dira, martxoaren 27an bukatuko baitira.

Hemen duzue izena emateko lotura : Lapurdiko kanporaketa

Edozein galderarentzat, deitzen ahal duzue zuzenki Gure Irratiara 05 59 59 30 01 edo idatzi oigureirratia@gmail.com.

Interesgarri izanen zaizu