Donibane Lohizune (Lapurdi)

JUX Coaching, sartze honetako kirol proposamen berria, euskaraz

JUX Coaching kirol gelak bere ateak irekiko ditu irailaren 26 honetan Donibane Lohizunen. Julen, Unai eta Xanek beren proposamen anitzak aurkezten ahalko dituzte publiko zabalari.

JUX Coaching, sartze honetako kirol proposamen berria, euskaraz
Xan Bidegain, arraunlaria Lapurdiko Arraun Taldean, JUX Coaching kirol gelan izanen da hemendik goiti, zuen kirol segipena egiteko. GURE IRRATIA
Olatz Idoate
2026/09/24 14:21

Sartzea izan ohi da erabaki handiak hartzeko momentua. Batzu kirolari lotzen dira eta batzu ere euskarazkoak dituzte lehenesten. Donibane Lohizuneko JUX Coaching kirol gelak, bi azken hauek uztartzen ditu. Gainera berezitasun frangorekin : lan pertsonalizatua proposatzen dute, publiko zabal bati idekiak dira, eta elbarrituendako ere aukera desberdinak badituzte.

Julen Mariluz, Unai Idiart eta Xan Bidegainek, JUX-en akronimoa osatzen dute, eta irailaren 26 honetan beren proiektu berriaren ateak zabalatzen dituzte. Kirol gelara hurbildu gira, Donibane Lohizunen, Paul Gelos karrikako 11. zenbakira, eta Xan Bidegain topatu dugu.

Interesgarri izanen zaizu