Kafea erosteko edo bertan edateko gune berria Kanbon

Kafe txigortzaile berri bat plantatu da Kanbon. Leo Carrere eta Iban Hiriart Urruti dira proiektu eramaileak.

Iban Hiriart-urruti
Leo Carrere eta Iban Hiriart Urrutik, elkarrekin ireki berri dute Alea Kafe kanbon / GURE IRRATIA
Olatz Idoate
2025/05/06 19:13

Alea Kafe Kanbo zentroan atzemanen duzue, Herriko Etxearen parean.

Kafea atzerritik ekarri, txigortu eta saltzen dute, etxerako, xehatua ala ez, baina lekuan berean ere dasta daiteke bixkotx goxo batzuekin. Iban Hiriart Urruti Akizen errugbilari profesionala da, baina proiektu honen parte ere, harekin hitz egin dugu.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu