Kantu bazkaria Gure Irratiaren alde Baionako Biltxokon

Heldu den martxoaren 14an, eguerdiz, antolatuko du Baionako elkarteak irratiaren aldeko ekimena. Aperitifa eta bazkaria Biltxokon iraganen dira Baiona Kantuzeko kideen laguntzarekin.

Kantu bazkaria Gure Irratiaren alde Baionako Biltxokon
Pantxika Hegiaphal, Biltxoko elkarteko kide eta kantu bazkariaren antolatzaileetariko bat.
Olatz Idoate
2026/03/10 09:39

Gure Irratiaren aldeko sos biltze kanpaina ez da oraino bururatua. Norbanakoen dohaintzen kopurua beti goiti doa, baina oraino denen beharra bada. Elkarteek ere beren sustengua erakusten dute Gure Irratiaren aldeko ekimenak antolatuz. Baionako Biltxoko elkartearen aldi da oraingoan : martxoaren 14 honetan, larunbatez, Kantu bazkari bat antolatzen baitute beren lokalean.

Ez ahantz izena eman behar dela aintzinetik 06 65 87 48 00 telefonora deituz. Aperitifa alaitua eguerditan hasiko da Baionan Kantuzeko kantari eta musikariekin, eta bazkaria bera 14.00ak aldera, 15€ren truk.

Ekimen huntaz solasteko, Pantxika Hegiaphal antolatzailearekin solastu gira.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu