Heleta (Lapurdi)

Kantu eta txotx Baigura ikastolaren alde

Kantu txotx gaualdia antolatzen du Baigura ikastolak, Heletako Agerraldi gelan, heldu den larunbatean otsailaren 28an. Sagarnotegi moduko kantu afaria proposatzen dute, Kamila Zubeldia eta Aguxtin Alkhatekin.

Kantu eta txotx Baigura ikastolaren alde
Jenofa Mendiburu, Katti Bizkai eta Bixente Chapelet ikastolako burasoak. GURE IRRATIA
Panpi Merkapide
2026/02/25 12:25

Usaian kantu afari bat zuten antolatzen, baina aurten zerbait berezi proposatu nahian, kantu afari eta sagarnotegiko txotxa nahastea deliberatu dute. Hortarako kupelak ekarriko dituzte, sagarnotegi giroa berriz sortzeko, sagarnotegiko menu klasiko batekin. Gaitamik taldeak animatu aperitifaren ondotik, sagarnotegi moduko kantu afaria proposatzen dute, Kamila Zubeldia eta Aguxtin Alkhatekin. Ondotik gaua luzatzen ahalko da Gaitamik taldeak sortu giroarekin.
Izena emaiteko deitu behar da 06 71 03 79 17 zenbakira otsailaren 26a da azken epea.

Baigura ikastolak, beste hitzordu bat izanen du, Ogi Labearen besta, martxoaren 29an usaian bezala Lekornen.

Interesgarri izanen zaizu