Baiona (Lapurdi)

Karrikaldik 20 urte ospatuko ditu aurten

Bilabal taldeak estreinatuko du aurtengo Karrikaldi, asteazken honetan 19etan. Kukubird, Krexelak, Aiko, Andoni Ollokiegi, edo Rita Mutxiko izanen dira egitarauan.

Karrikaldik 20 urte ospatuko ditu aurten
Lucile Darrigrand eta Guillaume Irigoyen Karrikaldiko antolaketakoak
Panpi Merkapide
2026/07/14 22:15

Baionako bestetan, euskaldunek badakite zoin tokitarik behar den pasa. Karrikaldi horietarik da, Jacques Portes plazan, 40 bat animazio izanen dira besten denboran, usaiako Dantzazpi eta Baionan Kantuzetaz gain, 600 bat artista hortik pasako dira.

Ikastolak animatzen du tokia, Lucile Darrigrand burasoak  erranen daukun bezala, bainan Guillaume Irigoyenek aipatzen dauku urte berezi hau.

Interesgarri izanen zaizu