Rollereko World Skate Games txapelketa jokatu du 19 urteko gazteak Paraguain. Bi behatz hautsirik eta espalda kolpaturik, ezin izan du nahi bezala lehiatu. Haatik, bi medailek, zilarrezkoak eta brontzezkoak esperantza ematen diote etorkizunerako.
Mayrin Burasovitch 19 urteko miarritztar gaztea bi medailarekin itzuli da Paraguain jokatu den Rollereko World Skate Games txapelketatik. Ez dira izan berak amesten zituen koloretakoak, urrea nahiago baitzuen zilarra eta brontzea baino, baina ikusiz nola joan diren gauzak, ez da emaitza batere txarra.
Usaian, Miarritzeko BOn trebatzen den Lapurtarra, bi modalitateetan parte hartu du : skate roller, banaka eta binaka, eta altuera salto frogan. Binakako lasterketan, finalean, erori eta bi behatz hautsi ditu. Hala ere, bukatu, eta zilarrezko medaila lortu du. Bakarkakoan berriz, aurkariak du erorarazi eta ospitalera bidali. Egun batzu berantago, behatzak hautsiak eta espalda kolpatua, saltoko frogan parte hartu du, eta zilarrezkoa bildu du. Berriz Euskal Herrira itzulia, harekin mintzatzeko aukera izan dugu.
Mayrin Burasovitch biarriztarra, Paraguaiko World Skate Games txapelketan. World Skate Games