Ezpeleta (Lapurdi)

Komite gaztetu batekin abiatuko dituzte Ezpeletako bestak

Uztailaren 31tik agorrilaren 4ra iraganen dira Ezpeletako bestak. Ipar Euskal Herrian, hein hortako herrietatik, osoki urririk diren besta bakarrenetarikoak.

Komite gaztetu batekin abiatuko dituzte Ezpeletako bestak
Ana eta Amaia Zelai, ahizpak, eta biak Ezpeletako komiteko kideak. GURE IRRATIA
Olatz Idoate
2026/07/28 13:09

Komitean aldaketa frankorekin, Ezpeletako bestak uztailaren 31 honetan abiatuko dira, agorrilaren 4 arte luzatzeko. Ipar Euskal Herrian, osoki urririk diren besta bakarrenetarikoak dira Ezpeletakoak, eta usaian bezala, larunbat arratseko kontzertuek dute protagonismo handia hartutko. Aurten, Senbrando Kaos, Xiberoots eta Oxabik dute alaituko gaualdia. Haatik, esparru eta adin desberdinendako zerbait proposatzea saiatzen dira komitean. Ana eta Amaia Zelai, bi ahizpa, eta biak komiteko kideak dira. Haiekin solasteko parada izan dugu.

Interesgarri izanen zaizu