Agorrilaren 7tik 12ra iraganen dira Kanboko bestak. 80 urtemugaz gain, Sukilaren ziganteen desfilea azpimarratzekoa da.
Besta komitearen 80 urteen ospakizunarekin iraganen dira Kanboko bestak aurten. Agorrilaren 7an Kanbo Beherean hasiko dira eta, larunbatetik asteartera Kanbo gainean, eta azken egunean Behereko plazan bukatuko dira agorrilaren 11n.
Larunbatean Sukilaren ziganteen desfilea, Ipar Euskal Herriko beste zigante taldeekin batera, igandean elkarteen txosna desberdinekin eta gaueko kontzertuak, gaztetxeko gaualdi edota haurrentzako animazioak, programa betearekin hurbildu dira aurten ere komiteko lau kide Naiara, Alix, Kima eta Julien