Konpon Txokok bere braderia egiten du larunbatean

Konpon Txokon bigarren eskuko jantzi, liburu edota tresnak saltzen dituzte. Baina izenak salatzen duen bezala bere berezitasuna da, tresnak konpontzeko tailer parte hartzaileak proposatzen dituela.

Konpon Txokok bere braderia egiten du larunbatean
Konpon Txoko elkarteko kideak, pontots karrikan duten lokalaren aitzinean. KONPON TXOKO
Arantxa Idieder
2026/07/08 18:43

Badu hiru urte Baionako forum auzoan kokatu dela Konpon Txoko elkartea. Patxoki zaharrean hasi zen zonbait urte lehenago, aspiragailu, kafe makina edo beste, hondarkindegiko bidean ziren tresnak konpontzen.
Konpontxokok orain, bere salmenta gunea badu, bigarren eskuko jantzi, liburu eta tresneriarekin. Eta bere aktibitate nagusia mantentzen du, etxeko tresna konpontzeko laguntza ere proposatzen baitu hitzordua hartuz gero.

Larunbatean uztailaren 11n, bere braderia antolatzen du Konpon Txokok. Paradaz baliatu gira Antton Hariñordoki elkarteko kidearekin hitz egiteko.

Interesgarri izanen zaizu