Bil ta Garbi sindikatuaren laguntzarekin, konpostatzeaz eta birziklatzeaz lehen bilkura publiko bat antolatzen du Mugerreko Herriko etxeak. Maiatzaren 29 honetan iraganen da, 19.00etan, Haitz Ondoan gelan.
Bil Ta Garbi sindikatuarekin elkarlanean, Mugerreko herriko etxeak konpostatzeaz eta birziklatzeaz informazio bilkura bat antolatzen du maiatzaren 29 honetan, 19:00etan, Haitz Ondoan gelan. Bilkura hortan bakotxari egokituko konpostatze forma ezberdinak aurkeztuak izanen dira : bakarkako konpostatzea, eraikin-peko konpostatze kolektiboa, edota auzoko konpostatzea. Bilkuraren ondotik, nahi dutenek konpostagailu indibidual bat eskuratzen ahalko dute, formakuntza labur baten ondotik. Baratzerik ez dutenek, lekuan berean izanen den Bil Ta Garbiko konpostatze arduradunarekin, egoerari egokitua den aterabidea lantzen ahalko dute.
Bilkura horren xehetasunen ukaiteko, gurekin dugu Peio Etxeberri, Mugerreko hautetsi berria