Angelu (Lapurdi)

Kostaldeko eta Xiberuako koruak elkartuko dira, errepertorio anitzako kontzertuaren eskaintzeko

Baionako Lau Haizetara abesbatzak Mendiz mendi, atharratzeko korua errezibituko du, larunbatez urtarrilaren 31n Angeluko Notre Dame du refuge elizan.

Kostaldeko eta Xiberuako koruak elkartuko dira, errepertorio anitzako kontzertuaren eskaintzeko
Miguel Torre Lau haizetara abesbatzako zuzendariak ongi etorria eginen dio Mendiz mendi koruari. GURE IRRATIA
Gure Irratia
2026/01/27 09:23

Euskal kantu tradizionalak, errepertorio klasikoa edota munduko aireak kantatuko dituzte Lau Haizetara eta Mendiz Mendi koruek urtarrilaren 31n. Hitzordua arratsaldeko 5etan emana da, Angeluko Notre Dame du Refuge elizan.

Mendiz mendi koruak jadanik errezibitu zuen Lau haizetara joan den urtean Atharratzen, orain alderantziz, haiek dira Angelura etorriko. Koruen arteko trukaketa honi garrantzi handia emaiten diete, euskal kantu polifonikoaren zaindu eta sustatzeko manera dela eta. Horrez gain, beste hainbat mementutan elkartzeko parada dute, urtero iparraldeko hogoibat abesbatza biltzen diren den koruak ekimenean besteak beste.

Bereziki euskarazko kantuek osatzen dute Lau Haizetara abesbatzaren errepertorioa, izan herrikoiak edo garaikideak. Artista ugariren artean, Mikel Laboa, Eztitxu Roblez, Benito Lertxundi, Etxahunen, kantu famatuak kantatzen dituzte, lau ahotsetarako harmonizatuak.

Miguel Torre Lau haizetara abesbatzako zuzendariak Aiala Etxeberri Latapyri kontzertuaz eta abesbatzaz xehetasunak eman dizkio.

Interesgarri izanen zaizu