Milafranga (Lapurdi)

"Lan eremu ttipiak ditu nire lan praktikak agindu"

Mikro etxaldeak ditu eredu Miren Larronde milafrangarrak. Hegoa Baratzea izena hartuz, familiako lurretan baratzezaintzan instalatu da. Eremu ttipia izanik, antolaketa egokitu du guneari eta barazkien salmenta zuzena egiten du.

"Lan eremu ttipiak ditu nire lan praktikak agindu"
Miren Larronde, Milafrangan duten familia etxeko lurretan instalatu da baratzezaintzan. GURE IRRATIA
Arantxa Idieder
2026/07/28 13:18

Hamar urtez Parisen bizitzen egon ondotik, 2020an Euskal Herrira itzuli nahi zuen Miren Larrondek, baina proiektu batekin.
Milafrangan duten familia etxeko lurra, baratzezaintzarentzat erabiliko zuela pentsatu du. Altzairu konpontze eta zurgintzan ari zen frantziar hiriburuan, baina formakuntzak eta ikastaldiak segitu ondoan, 6500 m²ko eremuan bere mikro etxaldea instalatu du duela pare bat urte. Berote handien garai hauetan egon gira bere etxaldean, geroaz dituen kezkak ere aipatu ditugu.

Ostiralero merkatua bere etxaldean

Biologikoan saltzen ditu barazkiak AMAParen bitartez. Baina udan, ostiral arratsaldero, bere etxaldean egiten du merkatua 17:00ak eta 19:00ak artean. Sarean xerkatzen baduzue, Hegoa baratzea izenpean atxemanen duzue, baita bere Milafrangako helbidea harrapatzeko ere.

Interesgarri izanen zaizu