Uztaritze (Lapurdi)

Lapurdiko Oi!Hua musika eta aldarrikapenak biltzen dituen eguna

Punk eta Oi! kontzertuen zale talde bat elkartu da, Ipar Euskal Herrian ere urteroko hitzordu nagusi bat proposatzeko gogoarekin. Aldi guziz elkarte baten sustengatzeko ekimena izango da. Aurtengo etekinak Uztaritzeko ikastolarentzat izango dira.

Lapurdiko Oi!Hua musika eta aldarrikapenak biltzen dituen eguna
Andoni Anetas eta Amelia Landaburu Lapurdiko Oi!Hua festibaleko bi antolatzaile. GURE IRRATIA
Arantxa Idieder
2026/10/20 18:08

Lapurdiko Oi!Hua festibala antolatu du lagun talde batek, lehen aldiz Uztaritzen. Urriaren 31n izango da Hitzopen gaztetxean, Oi! eta punk taldeak erdigunean jartzen dituen kontzertu gaualdia. Musika estiloa garrantzitsua da antolatzaileentzat, baina oinarri politiko eta aldarrikatzaileak dituzte ere. Eguna goiz hasiko dute, arratsaldeko 16:00tan eztabaida batekin eta ondotik lehen kontzertua 18:00tan izango da - bederatzi taldek joko dute orotara bi eszena desberdinetan tartekatuz.

Politizatu nahi izan dugu, antifaxista eta elkartasun festibala izan dadin

Erran diguten bezala "Oi! musika usu aldarrikapenekin doan musika baita" antifaxista eta elkartasun festibala izatea nahi dute, etekinak lortuz gero, bildutako dirua Uztaritzeko ikastolari emanen diete. Helburua lukete, geroan urtero elkarte bat laguntzea.

Uztaritzeko jendarmeria aitzinean lotu zuten banderola bi aldiz andeatua izan zaie. Lehen aldian, gainean tindaketak izan dira, eta ondokoa urratua izan zaie. Tindaketak goiz batez beraz egunean zehar eginak izan direla erran digute.

Sartzea 15eurotan da, eta zuen sartzeak Helloasson erosten ahal dituzue. Antolatzaileek erran digutenaz, zailatsun ekonomikoak direnentzat prezio berezia izango da. Bertan jatekoa ikastolak egingo du.

Interesgarri izanen zaizu