Hazparne (Lapurdi)

Larralde-Gixandut Hazparneko Berrian txapeldun

Mastersak ereman dituzte Berria trinketean Mariluz eta Sanchezen aurka. Hogoitaseina zirela pilotari nafartarra kolpatu da eta Mathieu Lazkanok du ordezkatu. Bukaerako emaitza 40-30ekoa izan da.

Larralde-Gixandut Hazparneko Berrian txapeldun
Mastersetako podiuma, ezkerretik eskuinera: Lazkano, Sanchez, Mariluz, Gixandut, Larralde. ESKU PILOTA
Olatz Idoate
2025/06/22 13:51

Peio Larralde eta Gixandut txapeldun gertatu dira Hazparneko Berria trinketeko Masters txapelketan. Mariluz eta Santxezekin lehian hogoitaseina berdinduak zirelarik, pilotari nafarrak jokoa utzi behar izan du besoan kolpea hartu ondotik. Ondorioz Mathieu Lazkanok hartu behar izan du lekukoa. Eta hortik goiti gaina hartu diete Larraldek eta Gixandutek, 40 eta 30.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu