"Azaroan Lore" ekimenaren kari, bost hitz ordu proposatzen ditu elkarteak. Azaroaren 7tik 30era, Larresoroko xoko desberdinetan, kantu, antzerki, bertso eta bideodokumental bat ikusgai izanen dira.
Iaz 40 urteak ospaturik, Larresoroko Ote Lore elkarteak bere usaiako martxa berreskuratu du aurten. Beti bezala, azaroa hilabete markatua dute, eta aurten ere "Azaroan Lore" ekimena proposatzen dute. Hilabete guzian bost hitz ordu emaiten dituzte. Xehetasunen emaiteko gure estudioetara hurbildu dira Arantxa Hirigoien eta Ainhoa Gorostiaga Hirigoien amalabak, biak ere Ote Loreko kideak.
Programazioa :
Azaroaren 7an, Seminarioko kaperan, 19:00 : "Ahots Hutsez" polifonia boskotea.
Azaroaren 8an,
17:00 Itzuli konpainiaren "Metalaren ahoa" antzerkia
20:00 Txikiren bakarrizketa "Euskaldunen jatorria, Historia eta Irria" eta bukatzeko Pantzo Hirigairen bakarrizketa.
Azaroaren 10ean, Debrutegian, 19:00 Bertso krakada
Azaroaren 21ean, Larresoroko liburutegian, 19:00 Ekaitz Bergaretxek idatzi "Masusta erreximenta" liburuaren aurkezpena
Azaroaren 30ean, Patronage gelan, "Perkainen haritk" dokumentalaren bigarren partea