“Bouygues Immobilier bakarrik gelditu da” – hara zer mezurekin agertu diren Marienia ez hunki! kolektibokoak larunbatean egin duten elkarretaratzean Baionan. Gutun bat utzi diote enpresari, herria eta hautetsiak kontra zituela oroitarazteko.
Legea alde du Bouygues enpresak, baina herria eta hautetsiak kontra eta deliberatuak duela 12 urte hasi borroka segitzeko. Kolektiboek erran duten bezala sei 'ardi errebelde' eta ehun bat sustengatzailerekin, elkarretaratzea egin dute larunbat honetan Marienia Ez Hunki kolektibokoek Baionan. Kanboko Marieniako lurretan, etxebizitza proiektua duen Bouygues Immobilieren bulegoen aitzinean ekintza sinbolikoa egin dute. Ostia, Cade, Lurzaindia eta ELBk izenpetu testu bat utzi diote gutun untzian enpresari.
Bide judizial guziak erabili ditu kolektiboak eta ekintza mota desberdinak proiektuaren kontra joateko. Enpresak bertan etxebizitzak egiteko eskubidea du orain. Baina herria, auzapeza eta hautetsiak kontra dituela oroitarazi nahi izan diote protesta egileek. Gutunean, etxebizitza proiektua uztea eskatzen diote.
Ostiako Jeannine Beyrie :
