DPS 64 Biarnoan kokatua den elkarteak, euskal lurraldean geroz eta kide gehiago ditu. Tartean da Patxi Salaberri sokorritzaile laguntzailea.
Lasterketa edo festibal batean, antolatzaileek sokorritzaile talde bat jinaraztea behartuak dira. Horretarako hainbat elkarte edo egitura badituzte hautuan. Arberatzen iragan den EHZ festibalean, aurtengo Biarnoko DPS64 deitu elkartea egon zen hiru egunez, lehen sokorriak emateko festibaleriei.