Ostiraleko Chouffe gaua izanen da berriz ere Lekorneko besten momentu azkarra : aurten Kalume, Astobaba, Utxaranga eta DJ Infernurekin.
Sara bukatu bezain laster, Lekornek hartzen du lekukoa ostiral honetan, herriko bestei doakionez. Irailaren 17tik eta 21a arte, izanen da mugimendu Lekorne aldean, eta komiteak berriz ere programa zabal bat aurkeztu du herritarrei. Aldaketa bat izango da, ostiralez aritu behar zen Dizkobolo igandean ariko da, eta igandean aritu behar zen Utxaranga, ostiralean ariko da.
Komitea zertan den eta nolako bestak heldu diren galdegin diegu, Uztaritzeko estudioetaraino hurbildu diren komiteko kideei : Oier, Ttale, Arantxa eta Leari.
