Lekorne (Lapurdi)

Lekorneko bestak, udako giroa agurtzeko

Lekondarrek markatzen dute uda bukaera, herriko besten itzulian. Irailaren 18an hasita, 22ra arte, ondoko astelehen arte egunez egun urteroko usaiak atxikitzen dituzte.

Lekorneko bestak, udako giroa agurtzeko
Mikela Dubois, Ttale Harisgain Dubois eta Arantxa Mongabure Lekornekko besta komiteko kideak. GURE IRRATIA
Arantxa Idieder
2025/09/18 14:15

Ostegun gauean, Jostakinen antzerkia, ostiralean Chouffe gaua edota larunbatean zikiroa, herriko gazteek urteroko proposamena mantentzen dute. Aldaketa zonbaitzurekin hala ere, kontzertu eta ikusgarrietan. Anekdotarentzat, Frigo ez da hor izanen ostiral gauean, Chouffe gaualdia hasi dutenetik hor den taldea. Baina ordazkari onak atxeman dituzte. Besta komiteko Mikela Dubois, Arantxa Mongabure eta Ttale Harisgain Duboisrekin programa eta herriaren berri hartu dugu.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu