Terapia, dantzaren bitartez proposatzen du Lorea Mentaberrik. Itziar leemans-ek atera zuen Olatuak dokumentalean ikusi genuen lanean. Azaroaren 20an Azkainen izanen den zine-eztabaida batean parte hartuko du, Bi Arnas dokumentalaren ondotik.
Itziar Leemans-en Olatuak dokumentalean 7 emazte agertzen dira, 2000 urteen garaian, torturak jasandakoak dira, eta dantza, edo gorputz mugimenduen bitartez sufrimendu eta minak lantzen dituzte Lorea Mentaberrirekin.
Bi Arnas, bi ahots torturaren bizipenez
Lorea Mentaberrik ostegunean azaroaren 20an parte hartuko du, Eme8 Azkaingo mugimendu feministak antolatzen duen gaualdian. Bi Arnas dokumentalak, Iratxe Sorzabal torturatu zutenaren bizipenak eta bere amarenak kondatzen ditu. Horren ondotik solasaldian parte hartuko dute Olatz Dañobeitiarekin, Goizeder Tabernaren gidaritzapean, Herriko Etxeko kontseilu gelan 19:00tan.