Euskaraz gain, Gaskoiez, Espainolez eta Frantsesez sortua izan da "Lula Otsoa" proiektua. Ipar Euskal Herrian baliatzen den Nafar-Lapurtera mintzatzen dute bi protagonista nagusiek eta euskalki desberdinak uztartu dira. Lehen atala jada entzungai da.
"Lula otsoa" haurrendako audiofikzioa estreinatu berri dute Gure irratia, Lasarteko Ulu Media soinu ekoizpen etxeak eta Iruñeko Sudurgorri Studio-k elkarlanean, Euroeskualdearen dirulaguntzari esker. Lehen atala argitaratu berri da, entzungai da jada gure Podcasten atalean.
Irratian lehen atala urriaren 22an deskubritzen ahalko duzue, goizeko 11:30ean eta errepika larunbatez arratsaldean 15:00tan. Hamar atalak, hamar astez entzuten ahalko dituzue ordu horietan irratian.
Aste honetan aurkeztu dute proiektua eta han izan dira Maia Muruaga eta Aiala Etxeberri Latapi lankideak.