Lurraren defentsaren alde borrokan ari direnak elkartuko dira Ziburun

Aroztegiaren proiektu urbanistikoaren aurkako mobilizazioa, ta sustengu komitea erdigunean jarriko dute ostiralean Ziburuko Baltsan elkartean. Ostia eta Guggenheim-Urdaibai Stop kolektiboetako ordezkariekin batera, borrokak elkartuko dituzte.

Lurraren defentsaren alde borrokan ari direnak elkartuko dira Ziburun
Elurre Iriartek hitz egingo du apririlaren 3an Aroztegiko Elkartasun komitearen izenean. SABINA HOURCADE - ARGIA CC BY-SA
Arantxa Idieder
2026/04/02 19:16

Baztango Lekaroz herri ttipian egitekoa zuten makro proiektuaren aurkako mobilizazioak ondorio judizialak izan zituen, zazpi pertsonarentzat. Auzitegiak azkenean isunak ematea erabaki zuen, presondegiratzeak eskatzen zituztelarik.

Aroztegiko Elkartasun komiteak lan handia egin du mobilizazioak antolatzeko, "Ez dira zazpi, herri bat gara" lemarekin Euskal Herriko xoko guztiak hunkituz.

Mahai ingurua apirilaren 3an Baltsan elkartean

Ostiral honetan 19:00tan Ziburuko Baltsan elkartean, Ostia kolektiboko Filipe Laskarai eta Guggenheim-Urdaibai Stop kolektiboko Davis Henderson jarriko dira Aroztegia Elkartasun kolektiboko Elurre Iriarteren ondoan solasean aritzeko, Jenofa Berhokoirigoinek animaturik.

Elurre Iriarterekin hitz egin dugu, eta isunak pagatzeko kanpaina ongi joan dela erran digu, baina oroitarazi apirilaren 19an festa ederra antolatu dutela Lekarozen. Geroztik kantaldiaren afixa atera dute : Gorka Urbizu eta Iñigo Astiz, Ibil Bedi, Pello Reparaz, Olaia Inziarte, Aiora eta Petti (Zea Mays), Joseba Tapia, Bidenabar, Kattalin eta Ane Barcena ariko dira 17:00etatik aitzina Lekarozko plazan.


Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu