Senpere (Lapurdi)

Maider Cigarroaren disko berriaren aurkezpena, Senpereko SPUC pilotaren alde

Senpereko SPUC pilota elkarteak bere urteroko kantaldia antolatzen du astelehenean abenduaren 29an. Pilotariak izan heldu ala haurrak kantuz ariko dira eta ondotik, Maider Cigarroak bere disko berria aurkeztuko du.

Maider Cigarroaren disko berriaren aurkezpena, Senpereko SPUC pilotaren alde
Maider Cigarroa eta Ellande Jauregi, Oihan eta Gilen Iciaga pilotari gazteekin. GURE IRRATIA
Arantxa Idieder
2025/12/26 17:41

Abenduaren 29an, Senpereko elizan, pilotariekin hasiko da kantaldia, gazte eta heduak ariko dira kantuz. Eta ondotik Maider Cigarroa herritarrak, abendu hastapenean atera berri duen Argazkian Irria bere bigarren diskoa aurkeztuko du lehen aldiz publikoaren aurrean.

Kantaldia astelehenean 19:30tan hasiko da. Sartzeak salgai turismo bulegoaren webgunean, eta Gantxiki trinketean ostiral honetan, eta bertan ere gelditzen badira. 16 euro helduentzat 6 euro 6-16 urtekoentzat.

Interesgarri izanen zaizu