Maiana Hegi Lekorneko estetikalariak makillatze teknika berriak ikasi ditu. Edertzeko baliatzen zuena orain, aurpegi bat zahartzeko erabiltzen ahal du, edo zinemarako balio duten aurpegi zauritua ere.
Lekornen instalatua du orain dela 12 urte Pospolin, bere estetika saloia Maiana Hegik. Baina urte bateko formakuntzaren ondotik, gaitasun berri bat garatu du, Make Up Artist bezala ere aukezten ahal baitu bere burua orain.
Edertzeko makillajean teknika berriak ikasi ditu, baita gauza artistikoagoak ere. Zineman, antzerkian, edota moda desfileetan aritzen ahal da lanean orain. Edertze lanentzat beraz baina “itsusteko” ere, zauri faltsu bat, edo erhi moztu bat ere egiten ikasi baitu adibidez.
Jakin, Maiana Hegiren bi makillaje edertze saio eskaintzen ditugula hilabete honetan Irratia Gira komunitateko kideei. Zozketa hilabete bukaeran, otsailaren 27an.
