Sara (Lapurdi)

Marrumaka: mitologia biziarazi, manera esplotatzailean aritu gabe

Sarako kondaira batek dio, leizeetan behi gorri bat bizi zela, eta bere marrumak entzuten zirela. Sarako leizeekin elkarlanean, Usopopek Marrumaka bi eguneko festibaltxoa proposatzen du urriaren 4 eta 5ean.

Marrumaka: mitologia biziarazi, manera esplotatzailean aritu gabe
Marrumaka, Sarako leizeetan izango da urriaren 4 eta 5ean. USOPOP
Arantxa Idieder
2025/07/23 16:16

Atzoko, gaurko eta biharko mitologiak ospatuko dituen ekitaldia izatea nahi dute. Antolatzaileek dioten bezala “ beste batzuek ez bezala, mitologia erabiliz, manera esplotatzailean aritu gabe” Leizeetan iraganen den asteburua besta herrikoi moduan pentsatu dute. Musikak, dantzak, tailerrak, mintzaldiek eta hainbat hitzorduk osatuko dute egitaraua.

Zuen sartzea nahi baduzue, Sarako lezeen webgunean erosten ahal duzue. Kasu azken lekuak dira Lumirentzat, eta ordu honetan igande gaueko ere ehun bat gelditzen dira.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu