Miarritze (Lapurdi)

Max Brisson ta Denise Saint-Pée senatariek "ahalgea" sentitu behar dutela salatu du Cancer Colère-ek

Cancer Colère kolektiboak, Brisson biarriztar senatariaren bulego aitzinean egin elkarretaratzean, udan onartu duten laborantza larrialdiaren legearen alde bozkatu izana salatu dute. Baimentzen diren pestizidak bereziki ditu jomugan kolektiboak.

Max Brisson ta Denise Saint-Pée senatariek "ahalgea" sentitu behar dutela salatu du Cancer Colère-ek
Cancer Colère kolektiboko eri eta laborariek hitza hartu dute Max Brisson senatariaren permanentzia aitzinean. GURE IRRATIA
Arantxa Idieder
2026/08/29 20:36

“Nahi dugu, Max Brisson eta Denise Saint-Pée senatariek, ahalgea eta kulpabilitea senditu dezaten”. Uztailaren 21ean laborantza larrialdiaren legea onartu zuen frantziar asanbladak, eta gauean bertan senatuak berretsi. Departamenduko Max Brisson ta Denise Saint-Pée bi senatariek 2.Duplomb legearen alde bozkatu zuten.

Legeak duela zonbait urte debekatu zituzten bi pestizida berriz baimentzen ditu. Bozka hori agro-industrien interesekoa dela salatu dute, eta herritarrak ta laborariak lanjerean jartzearen hautua egiten dutela, minbizia indartzen duen laborantza lagunduz. Gutxietsia den laborantza biologikoaren aldeko politikak behar direla azpimarratu dute. Bertan ziren laborari, edota eri direnen lekukotasunak entzun ahal izan ditugu.

Astelehenean agorrilaren 31n Edouard Exilar, Cancer Colère kolektiboko kidea Goiz Berriko gomita izango da goizeko 8tan.

Interesgarri izanen zaizu