Laparretan, Death From Above eta Sworn to Avenge taldeak ariko dira urriaren 17 honetan, gaueko 21:00etatik goiti. Sartzea librea izanen da.
Metal gaua antolatuko du Urruñako Urgaina gaztetxeak urriaren 17 honetan. Gaueko 21:00etatik goiti, lekuko Laparretan taldea hasiko da, ondotik, Baiona aldeko Death From Above, eta bukatzeko, azken momentoan Bittin'back ordezkatu duen Sworn to Avenge taldea ariko da. Prezio librean izanen da sartzea, eta Izar Manterola gaztetxeko kideak aitortu du, memento goxo baten pasatzea dela helburua.