Beskoitze (Lapurdi)

Miren Mey pianista eta musikagileak, Beskoitze sorterrian aurkeztuko du bere proiektua

Badu pare bat urte Miren Eiherabidek burua osoki musikan sartzea erabaki zuela. Pianoa eta ahotsa oinarri filmeentzako soinuak sortzen ditu. Azaroaren 21ean azken urteetako sorkuntzak aurkeztuko ditu Beskoitzen.

Miren Mey pianista eta musikagileak, Beskoitze sorterrian aurkeztuko du bere proiektua
Miren Mey artista izenaren gibelean, Miren Eiherabide beskoitzarra da. MIREN MEY
Panpi Merkapide
2026/11/19 17:26

Miren Eiherabide beskoiztarra Otxalde edota Iluma taldeetako ahotsa izan da. Azken bi edo hiru urteetan, musikagile gisa ari da. Pianoa oinarri, gitarra edota ordenagaluz lagundurik musika sortzen du, tarteka ahotsa gehituz baina hitzik gabe. Kalakan edota Amaia Riouspeyrousekin aritu musikariak, musikariz, dantzariz eta kontalariz inguratuta aurkeztuko du bere proiektua, soinu eta argi zinematografikoekin.

Kontzertua Bixintxo elkarteak antolatzen du, usaiako Beskoitzeko Bixintxo gelan azaroaren 21ean larunbatean 20:30tan. Sartzeak sarean erosten ahal dituzue eta gelditzen badira, bertan ere izango dira. Kontzertuko antolatzaile den Beñat Eiherabiderekin hitz egin dugu.

Interesgarri izanen zaizu