Ezpela dantza taldeko emazte ohiak dira denak, eta ostegun honetan, “Badoa” beren ikusgarria oholtza gainean emanen dute, Kanboko merkatu estaliaren ostegunen kari.
Dantza ez baita bakarrik gazteendako egina, Ezpela taldeko dantzari ohi hauek “Nesken Dantza Taldea” sortu dute. Ezpela dantza taldeko emazte ohiak dira denak, eta ostegun honetan irailaren 4an “Badoa” beren ikusgarria oholtza gainean emanen dute, Kanboko merkatu estaliaren ostegunen kari.
18.30tan Badoa ikusgarria emanen dute dantzariek, eta ondotik 19.30tan, Ekhi Lambert kantaria entzun eta ikusteko parada izanen da. “Inbasioak” bere bigarren diskoa aurkeztuko du. Sarrera dohainik izanen da.