Gure memoriaz jabetzeko eta pedagogian erabiltzeko hitzaldi bat eta tailer bat proposatzen ditu Gestion Mentale IF Pays Basque elkarteak ostiral eta larunbat honetan Kanbon. Neuro-hezkuntzan berezitua den Emmanuel Ahrrek eramango ditu bi egunak.
Gure memoriaren funtzionamendua hobeki ulertzeko eta tresna praktiko batzu proposatzeko, pedagogian ere erabilgarriak direlako, Gestion Mentale IF Pays Basque elkarteak urriaren 2an eta 3an hitzaldi bat eta tailer bat antolatu ditu.
Elkarteak horrezgain, azarotik martxoa arte, hainbat formakuntza antolatu ditu, bereziago pedagogian lan egiten dutenei zuzenduak, izan irakasle, ortofonista edota formatzaileentzat adibidez. Antoine de La Garanderie filosofo eta pedagogoaren metodoak praktikan jartzea du helburu elkarteak, eta hauek transmititzea hitzaldi eta formakuntzen bitartez. Regine Elosegi-Blanc, If Pays Basque elkarteko presidenteak xehekiago esplikatu digu nola iraganen ziren bi egunak.
Memoriari buruzko hitzaldia, urriaren 2an arratseko 20:00tan izanen da eta biramunean, urriaren 3an 9:00-12:30tan tailerra memorizazio estrategiak lantzeko. Kanboko AIECn izango dira biak, neuro-hezkuntzan eta ikaskuntzaren zientzian aditua den Emmanuel Ahr-ekin izanen da.
Xehetasun guziak eta izen emateak elkartearen webgunean, baita urteko formakuntzak ere.