Europako Ondarearen 42. Jardunaldiak iraganen dira irailaren 18tik 21era. Uztaritzen, Herri soinu elkarteak aktiboki parte hartuko du asteburu honetan hiru hitzordurekin.
Ondarean Egunen kari hitzordu desberdinak proposatzen dituzte. Lehena, karpeta urdinak tortura aipatzen duen filmaren proiekzioa ostiral honetan irailaren 19an 20.00etan Herriko Etxean. Bigarrena, larunbatean izanen da, goizean Mutxikoekin eta arratsaldean Etxe Amerikanoen bisita eta igandean, Haitze gazteluaren bisita. Xabi Etxegarai eta Kima Hirigoien Herri Soinu elkarteko kideekin xehetasunakn baita aurtengo Herri Uzta ekimenaz ere.