Baiona (Ipar EH)

Palestinar herriari elkartasuna adierazi, eta Israelen lekuko konplizeak salatu dituzte

Herri palestinarrari elkartasuna erakustera 600 bat pertsona hurbildu da Baionara larunbatean. Genozidioaren konplize izateagatik, Lapurdiko hiriburuan diren Carrefour, Burger King eta Axa enpresen aurrean geldialdiak egin ditu manifestaldiak.

Palestinar herriari elkartasuna adierazi, eta Israelen lekuko konplizeak salatu dituzte
Iparraldea Palestinarekin kolektiboak antolatu manifestaldia Baionan abenduaren 22an. GURE IRRATIA
Arantxa Idieder
2025/12/20 19:21

Eguberri giroko argi eta erosleen artean ibili da manifestaldia, karrika komertsanteen erditik. Iparraldea Palestinarekin kolektiboak antolatua, eta beste 83 eragilek sustatu mobilizazioaren helburua palestinarrei, eta palestinar erresistentziari sustengua erakustea zen, baita Israelen lekuko konplizeen boikotera deitzea ere. Carrefour, Burger King edota Axa enpresak genozidioaren konplize zirela salatzeko nahiarekin, geldialdiak egin ditu larunbateko manifestaldiak enpresa hauen aitzinean, hitzartzez tartekatuz.

"Su eten faltsua"

Trumpek bideraturiko bake akordioa ere deitoratu dute, eta orduz geroztik Israelek 400 palestinar baino gehiago hil dituela.

"Kolonizazio urrats oro, palestinarrek bertan segitzen dute, erresistituz, eta gure betebehar internazionalistari segi, sustengua adieraztea dagokigu."

Elkartasunarekin segitzeko dei egin dute ere, boikotaren bitartez, palestinarrek nazioarteari eskatzen dionari segituz. Bestalde ekintzaile "solidarioen" aurkako errepresioa aipatu dute. Erresuma Batuko presondegian zortzi atxikitzen dituzte epaiketarik gaben eta 46 egunetik gorako gose greban sartuak dira. Euskal Herrian bestalde Vueltako blokatzean parte hartu dutenen kontra diren isunak eta auziak zirela oroitarazi dute, eta errepresioa jasaiten duten guztiekin elkartasuna adierazi dute.

Manifestaldi bukaerako bertsoa eta hitzartzea :

Interesgarri izanen zaizu