Uztaritze (Lapurdi)

Pandero ikastaldia haur, gazte eta helduak elkartuz

Maitena Duhalde uztariztarrak, Musikas elkartearekin elkarlanean pandero ikastaldiak proposatuko ditu zortzi larunbatez. Urriaren 24an izango da lehena, maila desberdinentzat eta hizkuntza desberdinetan ere.

Pandero ikastaldia haur, gazte eta helduak elkartuz
Maitena Duhaldek gaztarotik jotzen duen panderoa, familia osoari irakastea proposatu nahi izan du. MAITENA DUHALDE
Arantxa Idieder
2026/10/15 17:50

Pandero ikastaldiak proposatuko ditu urte guzian Maitena Duhaldek Uztaritzeko Arruntza auzoan. Zortzi ikastaldi izango dira orotara, larunbat goizez izango dira eta lehena urriaren 24an izango da. Oren batez, maila desberdintzako bi tarte izango dira, berezitasun batekin, helduak, nerabeak eta familiak elkarrekin aritzen ahalko baitira 9:00tan edo 10:00etan.

AEK-ko ikasleentzat garrantzisua da euskarazko aktibitateak ukaitea, eta panderoa egokia da

Goizeko lehen tarteez gain, bereziki AEKko ikasleei pentsatuz, 11:00tan ere osoki euskaraz izango den klasea proposatuko du Maitena Duhaldek. Panderoa euskaraz praktikatu nahi duen orori egokia den tailerra.

Izena emateko Musikas eskolara deitzen ahal duzue edo idatzi musikas.elkartea@gmail.com helbidera. Saio bakoitza 10 eurotan da, eta ez du urte osoko engaiamendua eskatzen. Panderorik ez baldin baduzue, bertan alokatzeko parada izango da bi eurotan.

Interesgarri izanen zaizu