Uda guziz dantza herriko plazetara ateratzen da, eta plazak animatzen ibiliko da oraino Patxi eta Konpania taldea. Aurten lehen aldiz, Baionako bestetan jotzera gomitatua izan da taldea.
Panpi Gerard esku soinuan, Mikel Perez gitarra eta biolinean, Jimmy Arrabit baterian, eta Patxi Perez animazioan eta txirula jotzen. Patxi Perezekin, Panpi Mercapidek aipatu du udako dantza giroa. Plaza bat deskubrituko du taldeak gainera, Baionako bestetan ariko baita konpainia uztailaren 12an, 12:30tan Patxa plazan.