Baiona ttipiko elkarteak, kontzertu batekin ospatuko du 10garren urtemuga irailaren 13 honetan. Programan, 16.30etatik goiti, Selektah Enriko, David Cairol, Sister Simone, Le Mutant eta Patxaranga.
Azken urte hauetan Baionako Patxa plaza animatu duen eragilea da Patxondo elkarte edo peña. Larunbat honetan egun ederra izanen du, bere 10 urteak ospatuko baititu Baiona ttipiko leku mitikoan. Kontzertu desberdinekin hasiko da eguna 16.30etatik goiti, Patxa Plazan lehenik eta Patxondon berean ondotik. Parada ezin hobea, Patxondoren istoria orroitarazteko. Patxondoko kide den Jon Unasobizkaiekin solastu gira.